ETA-REN AGIRIA.
      Berria eta GARAn argitaratua 2003ko abuztuaren 3a.


      ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, bere gain hartzen ditu honoko ekintza armatuak:

      • Ekainaren 14an, Bilbon auto batean ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza.

      • Ekainaren 19an, Iberdrolaren aurka Iurretako subestazio batean ezarritako lehergailuz, kalte materialak eragin ziren.

      • Ekainaren 23an, Getxon Euskal Herriaren zanpaketaren arduradun politiko, polizial eta oligarkikoaren biltoki den Los Tamarises jatetxe-hotelaren aurka lehergailuz egindako ekintza; kalte materialak eragin ziren.

      • Uztailaren 1ean, Bilbon Iberdrolaren egoitza baten ondoan Espainiako indar armatuen aurka saiatutako ekintza.

      • Uztailaren 6an, Bedian, Euskal Herriaren askatasun borrokaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik Azkar garraio enpresaren aurka lehergailuz egindako ekintza; kalte materialak eragin ziren.

      • Uztailaren 12an, Iru- ñean, Euskal Herriaren askatasun borrokaren aldeko diru laguntza ema-teari uko egiteagatik Hotel Maisonnave enpresaren aurka lehergailuz saiatutako ekintza. ETAk emandako lehen abisuei kasurik ez zietelako egin, uztailaren 13an aurkitu zuten lehergailua indar armatu okupatzaileek.

      • Uztailaren 22an, Alacanten Espainiaren interes turistiko eta ekonomikoen aurka Hotel Bahía hotelean lehergailua eztandaraziz egindako ekintza; kalte material eta ekonomikoak eragin ziren. Espainiako agintariek ETAren abisuari behar bezalako arreta ez ziotelako egin bi pertsona zauritu egin ziren, erantzukizun osoa Espainiako agintariena da.

      • Uztailaren 22an, Benidormen Espainiaren interes turistiko eta ekonomikoen aurka Nadal hotelean lehergailua eztandaraziz egindako ekintza; kalte material eta ekonomikoak eragin ziren. Espainiako lau polizia ere zauriturik gertatu ziren.

      Iazko abenduan Europako hainbat tour-operadoreri eman genien jaki- tera Euskadi Ta Askatasunaren asmoa zela Espainiako interes turistiko eta ekonomikoen aurka jotzea. Antzeko abisua helarazi genien ere Europa eta beste herrialde batzuetako enbaxadei. Hainbat europar kazetariri berritu diegu gure abisua. Honela genioen hitzez hitz:

      Agur t'erdi

      Euskadi Ta Askatasunak (ETAk), euskal nazio askapenerako erakunde sozialista iraultzaileak, zuei, enpresa tour-operadoreak, bidai agentziak, bidaiari garraio agentziak eta hotel-erreserbetarako zentralak zareten heinean, zera jakinarazi nahi dizue: axolagabekeria larriaz jokatzen ari zaretela Estatu espainoleko edozein gune turistiko hautatzerakoan nolako arriskua hartzen duten zuen bezeroak abisatu ezean.

      ETAk, azken urteotan egin duen era berean, berriro ere nabarmendu nahi du Euskal Herria eta Estatu espainolaren arteko gatazka politi- koak bere horretan dirauen artean, Estatu espainoleko azpiegitura guzti-guztiek, gainontzeko azpiegitura logistiko, ekonomiko, instituzional, polizial edota militarrek bezalaxe, gure ekintza armatuen jomuga operatiboak izaten jarraitzen dutela.

      Beraz, hobe duzue zuen bezeroak horren guztiaren jakinaren gainean ipini, berek eurena ez den gatazka baten erdian nahasiak egon ez daitezen, ongi azalduta beti ere nolako arrisku pertsonala jasango luketen Estatu espainoleko turismo guneak opor-aisialdirako aukeratuz gero, 2003 urtean ere ETAk buru-belarri joko baitu turismo industria espainola, eta ezin du bermatu gerra gunean sartzen den inor kalteturik ez suertatzea.

      ETAk egin dituen ekintza horien aurrean izandako erreakzio batzuek agintari politikoen axola- gabekeria eta hipokresia erakusten dute, eta nabarmentzekoa izan da Josu Jon Imaz, Ibarretxeren Gobernuaren bozeramalea, bere domuit vascones patetikoarekin.

      Euskal Herriak bere hitza emateko eskubidea berreskuratuko duenean eta bere hitza onartuko zaionean gainditu ahal izango dugu gaur egungo gatazka armatua. Bitartean errepikatu behar dugu gatazkaren konponketa ez dela ez pertsona baten, ez erakunde baten eta ezta instituzio bakar baten kontua.

      Euskal Herrian dugun egoera larriaren erdian Ibarretxeren ustezko "plana"ren inguruan berriki sortu den sasi-eztabaida hori Herriari irain egitea izan da. Ustezko zirriborroen filtrazioak iritzi publikoa nahasteko eta sondeatzeko erabili ditu Ibarretxek eta bere ekipoak. Maiatzaren 25eko herri borondatea errespetatzeko asmorik agertzen ez duenak zer sinesgarritasun izan dezake biharko egunean herri borondatean oinarritutako irtenbide bat plazaratzeko?

      Euskal Herriaren etsaiek gure herria zanpaturik nahi dute, Aznarrek guardia zibilez inguratuta ongi asko jakina- razi digun bezala; gure herria ukatua eta umilatua nahi dute Tour-eko antolatzaileek egin duten bezalaxe. Eta egunerokotasunak eskaintzen digun hainbat eta hainbat adibide dago. Baina ez da etsipenerako garaia. Garai gogorrak dira, horrexegatik dira borroka garaiak. Borroka eta herri eraikuntzaren bidetik askatuko baitugu Euskal Herria.

      Zeregin horretarako guztiok gara beharrezko. Euskadi Ta Askatasunako burkideok borrokarako bezain konponketarako prest, gure etsaien aurrean ez dugula inoiz etsiko argi eta ozen aldarrikatuz, urte luzetako borrokak emandako zilegitasunean oinarrituz herritarrei deia berritzen diegu: nork bere alorrean eta dituen ahalen arabera duen guztia eman dezala gure Herriaren alde. Guk gure aldetik, Euskal Herria buru-bihotzean, gure ama-lurraren defentsan bizia ematerainoko konpromisoa berresten dugu. Segi borrokan gurea dena berreskuratu arte!

      Euskal Herrian, 2003ko uztailean

      Euskadi Ta Askatasuna

      Índice home